Merkataritza Zuzenbidea enpresa-harreman komertzial guztien oinarri izanik, TREBEKIN arreta eta ardura bereziki handiaz aholkatzen dugu esparru honetan.
Merkataritza zuzenbidearen alor guztietako aholkularitza integrala eskaintzen dugu: hastapen edo fundizio unetik, enpresaren sorkuntzan erakunde eredurik egokiena hautatzen dugu; antolakuntzari dagokionez, Administrazio eta Bilkuren (edo Errektore Kontseilua eta Asanbladen) Erakundeen Sekretaritzen Abokatu bidezko Asistentzia eskaintzen dugu. Erakundearen Kudeatzaileak aholkatzen ditugu, enpresaren funtzionamendurako beharrezkoa den dokumentazio legal guztia prestatuz (Bilkuretarako Etorrera, Deialdien Prestakuntza, Aktak, Bilkuren zein Kontseiluen Ziurtagiriak, etab.), erakundean aldaketak eta egokitzapenak eginaz haren beharrizanen arabera. Kapitalari loturiko operaketetan ere aholkatzen dugu (kapitalaren zabalkuntzak eta murrizketak, akordeoi operaketak), eta estatutuen egokitzapenak, Bateratzeak eta Irenspenak eta abar. Honezaz gain, enpresaren ohiko eta aldizkakomerkarataritza-harremanei loturiko aspektu orokor guztietan ere aholkatzen dugu, hala nola merkaratitza-kontratuak eta hauen garapena, gauzatzea eta amaiera edota ordaindu gabeko kopuruen erreklamazioak eta kudeaketak.
Ohiko zein ez-ohiko aktibitatea eskatzen duen edozein merkataritza-aholkularitza eskaintzen dugu, haren hastapenetik amaierara arte.
Geure zerbitzuak nazioarteko lege-aholkularitzaz osatzen ditugu, globalizazio-prozesuaren ondoriozko nazioarteko merkataritzan. Nazioarteko kontratazioan, Espainian eginiko atzerritiko inbertsioetan eta espainiar enpresak erbestean ezartzean esperientzia handia dugu.
Era berean, erakundeen salerosketetan edota aktibitate esparruetan, berregituraketa, start-upak, arrisku-kapitaleko inbertsioak eta atzera eginiko inbertsioak, frankiziak, due diligence zein enpresa eta negozioen salerosketan (M&A) aholka zaitzakegu.
Patenteak eta markak.
Geure sendotasuna partekatutako ezagueran datza.
Diziplina eta esperientzia anitzeko profesionalok taldean aritzen gara, zure beharrizanei erantzun osoak emateko eta balizko arazoak modurik aproposenean konpontzeko.
Eskaintzen ditugun zerbitzuetarik, honakoak nagusitzen dira: