Aholkularitza

Benjamin Disraeli“Hiru gezur mota dago: Gezur txikiak, gezur galantak eta estatistikak”, esan omen zuen ironiaz Benjamin Disraeli Britainiako ministro lehenak. Halere, guk ilustrazioko hatsarre zaharrean sinesten dugu, “erabakiak  informazio eta zenbaki ziurretan oinarritu behar dira” dioen hartan.

Trebeki erakunde dinamiko eta berritzailea da, aholkularitzan eta kudeaketan espezializaturiko pertsona-talde batek osatua.

Zure enpresa-aktibitateak eta lanbideak garapenik onena beuka lan egin nahi dugu: Balio Gehigarriko zerbitzuak eskaintzen dizkiegu banako langileei eta ekintzaileei, profesional liberalei, startup-ei, mikroenpresei, enpresa txiki eta ertainei (ETE-ei) eta kooperatiba zein enpresa handiei. Horrez gain, Zerbitzu Juridikoen sail gehigarria eskaintzen dugu.

Era berean, Kudeaketa Aurreratuko erronkak proposatzen ditugu eta hauen ezarpenean aholkatzen dugu, zure aktibitatea eskualdean eta nazioartean egonkortu, hazi eta zabaltzen lagun diezazuketen aukerak identifikatzen.

Azkenik, Laguntza eta diru-laguntzak identifikatzeko, tramitatzeko, kudeatzeko, kontrolatzeko eta behar bezala justifikatzeko talde teknikoa dugu. Diru-laguntzok bertokoak, erkidegokoak, estatukoak zein Europakoak izan daitezke: finantzaketa pribatua lortzeko aukera ere badugu, zeure aktibitatea sortu, errotu, hazi eta zabaltzeko.

 

Efizientzia

Arintasuna

Eraginkortasuna

Jar zaitez gurekin harremanetan

c/ Juan de Ajuriaguerra º6- 1º ezk
48009, Bilbao – Bizkaia
Telefonoa: 94 424 15 15
Faxa: 94 424 17 52
Korreoa: info@ trebeki.org