Gure ereduak PERTSONEN arteko behar bezalako harremanari lehentasunari emanez jarduten du. Pertsonok erakundekoak bertakoak zein haren ingurukoak izan ohi dira. Materia eta zerbitzuz hornitzen dituzten profesionalekin eta enpresekin dihardugu, haien testuinguru soziala, entitateak eta erakundeekiko harremanak ahaztu gabe.
Ganoraz egindako gauzak are errentagarriagoak dira behar bezala planifikatu eta kudeatu ezkero: EKONOMIAREN esparruan praktika arduratsuak egiten ditugu, Produktuen, Merkatuen, Marjina Gordinen, Inbertsioen, Finantzaketaren eta norbere Baliabideen Erabileraren antolaketa eta gauzapenean funtsezkoak diren hatsapenak aplikatuz.
Jakina, INGURUGIROAREKIKO erabateko errespetua dugu, prozesu guztietan harekiko kaltea gutxiena izan dadin. Hargatik, erraz bezain handiak diren aldaketak proposatzen ditugu jarduten dugun ingurugiroaren eta planetaren egoera hobetzen lagun dezaketenak: Garapen Iraunkorrerako Helburuak guztion ardura dira…
Kudeaketa Aurreratuari dagokionez, Estrategia, Kudeaketa Sistemak, Interim Management eta NER Estiloaren Ezarpena dira gure zerbitzurik oinarrizkoenak.